XII. Hezkuntza Jardunaldiak, 2018ko maiatzaren 10ean, Bilbon

XII Jornadas ApsidE es

 

Ikasleria guztiarentzako aberaste kurrikularra eta adimen-gaitasun handiak

Adimen gaitasun handiko ikasleari eman beharreko hezkuntza-erantzuna erronka bat da aniztasunaren arretari dagokionez. Horregatik, ApsidE-tik, jardunaldi hau antolatu dugu, galdera hauen inguruan gogoeta sortzeko eta erantzunak emateko:

Zer ulertzen dugu adimen gaitasun handiak bezala, nola identifikatzen dira eta nola indartzen dira klasean?

Sormenak zer nolako garrantzia du ikasketa prozesuaren motibazio?

Zer ulertzen dugu aberaste kurrikular bezala eta nola aplikatu dezakegu?

Adimen gaitasun handiko haurrak dituzten familiak ze motatako hezkuntza erantzuna eskatzen dute?

Ba al dago gure inguruko hezkuntza zentroetan klasean edo klasetik kanpo aberastasun kurrikularra eta adimen gaitasun handiak bultzatzen dituen esperientzia berritzailerik?

 

 

Jardunaldiaren helburuak

  1.  Gure zentroetako adimen gaitasun handiko ikasleria identifikatzen eta dagokien hezkuntza-erantzuna ematen ikastea, ikasleria guztiaren talentua bultzatuz.

  2. Aberastasun kurrikularraren eta kanpo-kurrikularraren eta adimen gaitasun handien inguruan aurrera eramaten diren esperientzia berritzaileak zabaltzea.

  3. Sormena, ikasteko motibazioa errazteko eta handitzeko baliabide bezala erabiltzen ikastea.

  4. Adimen gaitasun handiko ikasleek eta beraien familiek azaltzen dituzten beharrak identifikatzea.

Nori zuzendua dago?

Hezkuntzaren aro ezberdinetako irakasleei; orientatzaile eta aholkulariei; pedagogia terapeutikoko irakasleei, logopedei, psikologoei, Berritzeguneetako aholkulariei, familiei eta interesa duten pertsonei.

info@psicopedagogia-euskadi.org

Las cookies de este sitio web se usan para ofrecer funciones de redes sociales y analizar el tráfico. Además, compartimos información sobre el uso que haga del sitio web con nuestros partners de redes sociales y análisis web, quienes pueden combinarla con otra información que les haya proporcionado o que hayan recopilado a partir del uso que haya hecho de sus servicios. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso.