Kultura ezberdinen arteko elkarbizitzari eta generoari buruzko tailerra

Kultura ezberdinen arteko elkarbizitzari eta generoari buruzko tailerra

 

 

Gure gizarteak gero eta aniztasun kultural handiago baterantz doaz, gure denbora definitzen duten bi errealitatek baldintzatuta: globalizazioa eta migrazioa.

Kulturen arteko bizikidetza arriskuan jarri daiteke, immigrazioaren fenomenoa guztiontzako giza eskubideen klabean lantzen ez den neurrian.

 

 

HELBURUAjatorri etnikoa edo desabantaila ekonomiko, kultural, sexuaren edo abarrengatik hezkuntzan eta gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak eta taldeak hezkuntzan eta komunitatean txertatzea. Honez gain, elkartasun-kultura eta garapenerako lankidetza sustatzea, emakumearen aipamen berezia eginez.

PARTE HARTZAILEA: 3º DBHko ikasleak / Lanbide Hastapeneko ikasleak.

ARLOA: Tutoretza eta zentroko elkarbizitza eta interkulturalitate planak.

TAILERRAREN EDUKIA: tailerrak bi orduko bi saio ditu, APSIDEko laguntzaileek ematen dituzte eta ikasgela arruntetan egiten dira.

Lehenengo bi orduak:

  • Pretestaren bidez Ikasleak dituen jarrerak biltzea.
  • Kultura-aniztasunaren aurrean aurreiritziak eta estereotipoak lantzea.
  • Immigrante baten testigantza entzun.

Hirugarren eta laugarren orduak:

  • Immigranteak eta errefuxiatuak (bideoen bitartez).
  • Globalizazioa: munduan dagoen diru banaketa injustuaz jabetzen gara.
  • Egoera honen aurrean: Garapen Jasangarria eta bere Helburuak, lehenengo (pobreziaren amaiera) eta bosgarrenaren (genero berdintasuna) azalpen sakonagoak eginez.
  • Rol-playinga antzerki baten bidez, landutako edukia praktikan jarri.
  • Nik zer egin dezaket elkarbizitza kulturala, immigrante edo errefuxiatuen eta garapen jasangarriaren alde?
  • Tailerra, postest batekin amaitu.

 

ERABILITAKO METODOLOGIA: parte hartze aktiboa eta ikaslearen protagonismoa  bultzatuko da rol playingaren bidez eta eztabaiden bitartez, kontzientzia kritikoa eta elkarbizitza demokratikoak piztuz. Teknologia berriak erabiliko dira.

2019/2020 KURTSOAN PARTE HARTUKO DUTEN ZENTROAK: Ander Deuna Ikastola; San Inazio BHI; Txurdinaga Behekoa BHI; Saturnino de la Peña BHI; Gabriel Aresti BHI; Beurko BHI; Berrio-Otxoa; Presentación de María Hijas de la Cruz; Salesianos Deusto; Ibarrekolanda BHI; Miguel de Unamuno BHI; Erandio BHI.

 

info@psicopedagogia-euskadi.org

Webgune honetako cookie-ak sare sozialen funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Gainera, webgunearen erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu gure sare sozialetako eta web-analisiaren partnerrekin, eta horiek konbinatu ahal izango dute eman dieten edo beren zerbitzuak erabiltzearen ondorioz bildu duten beste informazio batekin. Nabigatzen jarraitzen badu, bere erabilera onartzen duela kontsideratuko dugu.