Kontuzdatuak

Sareko pribatutasuna hobetzeko aholku praktikoak.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoarekin, Madrilgo Erkidegoko Datuak Babesteko Agentziarekin eta Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzarekin lankidetzan, hezkuntza-baliabide hori egokitu du, jatorrian Irlandako Datuak Babesteko Ordezkaritzaren Bulegoak egindako materialetik abiatuta.

Materiala hezkuntza-komunitateari zuzenduta dago, irakasleek pribatutasunaren balioaz eta datu pertsonalen babesaren garrantziaz sentsibilizatzeko eta hausnartzeko programetan erabil dezaten. Kontzeptu horiek sartzea egokitzat jotzen den irakasgai edo irakasgaietara bideratzen da, baita tutoretzako eta eskola-orientazioko saioetara ere.


info@psicopedagogia-euskadi.org

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia aztertzeko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula suposatuko dugu.